XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezagutzen dut!

- Nork ez du Piccasoren Gernika ezagutzen erantzun nion, nire jakituria zalantzan jarri zuelako minduta.

- Ez haserretu, lagun!

- Makina bat jende dago, Gernika non den ere ez dakiena.

Arrazoi zuela aitortu nuen.

- Zu gernikarra zara, ezta? galdetu nion, berriketa bide erosoago batetik eraman nahirik.

- Ez!

- Zer dela-eta behar dut gernikarra! erantzun zidan, oso seguru bere hitzez, lau hanka zituela bezain seguru.

- Ez dakit, baina Gernika izeneko koadroan egoteko, bertakoa behar zenuela uste nuen zuritu nuen neure burua, egindako hutsagatik.

- Picasso bera ez zen sekula egon Gernikan!

- Mapan ikusita ezagutzen zuen! esan zidan, eta irribarrea somatu nuen haren ezpain artetik isurian.

- Atrebentziarekin, nondarra zaitugu? galdetu nion, jakinminez.

- Esango banu munitibarra naizela, zu pozik lagako zintuzket.

- Baina ez.

- Ni paristarra naiz.

- Idia ere bai! esan zuen, eta gero eseri egin zen zoru gorrian.

- Paristarra izateko, oso dotore hitz egiten duzu euskaraz! esan nion nik, zerbait esateagatik, zaldiaren adiskide izan nahian.

- Zuk ere bai, jauna, baina zeurea ez da merito, Euskal Herrian sortua zara-eta! esan zuen, euskaldun berriek duten harrokeriaz esan ere.

- Gura baduzu, gure istorioa kontatuko dizut.

- Baina ez argitaratu, inork ez dizu-eta sinestuko.